Atzo arratsaldean Gorlizeko hainbat bizilagunek pantera bat ikusi zuten ospitale inguruan eta Ertzaintzak abisua jaso ostean, bilatze-lanei ekin zien. Gaur goizean, berriz hasi dira txakurrekin eta eskupetak eskuan. Goiz osoa bila ibili ondoren, 16:00ak inguruan bertan behera utzi dituzte bilaketa lanak eta ez dute pantera aurkitu. Aurretik ere lehoinabar baten bila ibilita dago Ertzaintza. 2003ko apirilean Lemoizeko Urizar auzoko bizilagunek pantera bat inguru horietan zebilela salatu zuten eta agenteek hainbat egun igaro zituzten bila. Azkenean, ez zuten animalia topatu eta orduan ere bertan behera utzi zituzten bilatze-lanak. Argazkia: ventorfox.no.sapo.pt/.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!