Hiru lagun zauritu dira Leioako campuserako errepidean hiru autok talka egitean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 24a, 14:53

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gizon bi eta emakume bat zauritu dira Erandiotik EHUko Leioako campusera doan BI-647 errepidean, Audi Coupe, Renault Megane eta Opel Astra batek elkar jo dutenean. Ezbeharra goizeko zortziak aldera gertatu da eta, ondorioz, unibertsitatera igotzeko bidea moztuta egon da denbora batez. Hiru zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun