Ordu horretako haize parrastatsuak azkar zabaldu zuen sua kostalde inguruan, bost metroko altuera ere hartu zuten sugarrak. Ondorioz, errauts bihurtuta gelditu ziren zelai eta ote zuri hamar bat hektarea. Sua amatatzeko sei ordu behar izan zituzten suhiltzaileek.
Gaiaren inguruko berria:
Barrikan eraikin bat jendez hustu dute bertan izandako sute bat dela eta (2005 Urr 22)
Joan den larunbatean, Barrikako Kurtzio auzoan (argazkian), Meñakotz hondartza ondoko zelai batean izandako sutea nahita piztua izan zela baieztatu dute, tokian bertan gertaeraren zergatiak aztertzen egon diren adituek. Sua aldi berean hiru tokitan hasi zela diote. Gainera, azken bi astetan, antzeko hainbat sute amatatu behar izan dituzte Kurtzio inguruan suhiltzaileek. Larunbatekoa, 5:30ean piztu zuten eta, ondorioz, inguruan dagoen txaletetik atera behar izan zituzten bertan bizi diren Domingo Aldaiturriaga eta Itziar Ruiz de Meñika senar-emazteak. Bertara joandako Getxoko suhiltzaile-etxeko bi taldeen laguntzari eta haizea hego-ekialdera aldatu zelari esker, etxea inguratzen duten zuhaixkaren batzuk baino ez ziren erre.