Arropa faltsutuak saltzeagatik lagun bat atxilotu dute Algortako merkatu txikian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 25a, 14:55

Getxoko Udaltzaingoak 28 urteko bilbotarra atxilotu du, ustez, industri jabetzaren aurkako delitua egiteagatik. Gazteak “El Niño” markako arropa faltsutuak saltzen omen zituen Algortako merkatu txikian. Atzemandako jantziak 39 dira guztira, “El Niño”ren ikurra daramatzaten izerditzeko jertseak (argazkian), hain zuzen ere. Atxiloketa, marka horretako eta beste batzuetako enpresa arduradunek jarritako salaketaren ondorioz gertatu da, polizia iturrien arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun