Eusko Legebiltzarrak Europako Ministroen Batzordearen gomendioak bete behar dituela adierazi du Behatokiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 25a, 15:11

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Europako Kontseiluko Ministroen eta Adituen Batzordeak egindako gomendioak betetzeko zein ekimen abiaraziko duten galdetu die gaur Eusko Legebiltzarreko talde politikoetako arduradunei. Behatokiak bete ez diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazioen eskumenetan dauden hainbat konpromiso gogorarazi dizkie legebiltzarkideei. "Eusko Legebiltzarreko batzordeetan bete ez diren konpromiso hauei buruz galdera egiteko eskatzen diegu talde parlamentarioei", esan du Paul Bilbao Behatokiko zuzendariak. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia eta Paul Bilbao Behatokiko zuzendaria urreko agerraldi batean / Kontseilua.

Horrela, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak egindako gomendioen artean "EAEko Administrazioen eskumenei dagozkienak" daudela gogoratu du. Horien artean batzuk aipatu ditu: batetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan bereziki euskarazko eskaintza handitzea.

Bestetik, bete ez diren konpromisoen artean, euskarazko irrati-estazio edota telebista-kate pribatua sortzen laguntzea ere badagoela azaldu du Behatokiak.

Azkenik, Behatokiak legebiltzarkideei bereziki gogoratu die Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko neurriak ez direla aski esan duela Adituen Batzordeak, eta beraz, "aurrera begira neurri ausartagoak" beharko direla.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun