Zuzenbide fakultateko Leioako atalak antolatu ditu bihar eta etzi egingo diren emakumeen kontrako bortxakeriaren kultur sustraiei buruzko jardunaldiak. Ekimen horretan Amelia Valcarcel Oviedoko Unibertsitateko katedraduna eta mugimendu feministako filosofoak eta Mercedes Navarro psikologia irakasleak hartuko dute parte hitzaldi bana emanez. Saioak goizeko 12:00etan ospatuko dira, bihar eta etzi, II. aularioko 2.3 gelan. Lehenengo hitzaldia Valcarcelena izango da: “Memoria colectiva y retos de la ilustracion y el feminismo”. Hurrengo egunean, berriz, Navarroren “religion, sexualidad y violencia” entzun ahal izango da, Biblian aipatzen diren emakume gorputzaren sakrifizioaz arituko baita Navarro. Bestalde, Getxoko Bilgune Feministak salatu du indarkeria sexistak aurtengo 9. biktima sortu berri duela Euskal Herrian: ostiralean tirokatua izan zen 30 urteko emakume lapurtarra. Argazkian, Getxoko Bilgune Feministak egindako kontzentrazio bat.