Hurrengo egunean, Alemaniako Calmus Ensemble abesbatzaren txanda izango da. Abesbatza misto horrek errepertorio zabala du, musika sakratuarekin hasi eta rock konposizioen moldaketetara artekoak, nahiz eta Saxoniako musika tradizioa bereziki interesatzen zaion.
Ostiralean, Varsoviako Unibertsitateko Abesbatza izango da Algortan. Talde misto horretan Poloniako hiriburuko unibertsitatean dabiltzan ikasle gazteak daude. 1921ean sortua, sari ugari du talde honek eta mundu osoan hartu du parte ospe handiko jaialdietan eta gertaeretan.
Amaiera bikaina
Azkenik, Getxoko Aste Koralari amaiera bikaina emateko, Norvegiako Schola Cantorum abesbatza izango da larunbatean. Lau hamarkada baino gehiagoko ibilbidea duen talde horretan Osloko Unibertsitateko Musikologia Fakultateko ikasleak daude. Errepertorio zabala duten arren, Eskandinaviako egileen lanetan espezializatuta dago abesbatza; horien artean dago talde hau sortu eta lehenbiziko zuzendaria izan zen Knut Nystedt.