Bilbo Metropoliko Lurralde Zati Plana berrikustea eskatu du Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 25a, 18:21

Ostiral honetan Getxoko Udal Batzarrean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu zuen atzo Getxoko ezker abertzaleko plataformak. Testuan, Getxo Biziak 2003ko uztailean hasierako onespena jaso zuen Bilbo Metropoliko Lurralde Zati Planaren ibilbidea kritikatzen du, Aldundiak eta udalek oro har, tartean Getxoko Udala, ez zutelako “ezelako ahaleginik bideratu” planaren inguruko informazioa zabaltzeko eta herritarren artean eztabaida eragiteko. Dena den, nabarmentzen dute LZPk 1.274 alegazio jaso zituela, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza sailekoa barne. Era berean, plataformak salatu du planak “lur okupazio itzela”, “hipermobilitatea” eta “auto pribatuaren erabilera masiboa” ekarriko dituela eta, gainera, etxebizitza berriak proposatzean ez dituela kontuan hartu Getxon dauden “2.500etik gorako” etxebizitza huts, ezta galera demografikoen aurreikuspenak. Horregatik, ezker abertzaleko taldeak Getxoko Udalari proposatu dio Jaurlaritzako Ingurugiro eta Lurralde Antolaketa Sailari Bilbo Metropoliko Lurralde Zatikako Plana atzera bota eta berrikus dezala eskatzea. Argazkian, Josu Amezaga, Getxo Biziko hautetsia.

Gaiaren inguruko berriak:

Getxo Biziaren mozioa (pdf)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun