Kaiera ekimenaren asmoa adierazpenak herrietan antolatutako ekitaldietan bertan egitea bada ere, bertara joaterik ez daukatenentzat badago Interneten bidez ekarpena egiteko aukera. Horretaz gain, Etengabe.org blogean jakinarazi dutenez, 18/98+ lantaldeak 5 euroko bonolaguntza txartelak atera ditu, "prozesu guztiak dakarren neurriz kanpoko diru xahutzea nolabait arintzeko". Bono horiek herrietako lan-taldeak zabaltzen ari dira. Argazkia: Igandean itxitako Eginen egoitzan izan zen 18/98+ plataformaren Kaiera / Gaztesarea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!