Txorierrira Independentzia kaletik baino ezin izango da joan ostiralera arte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 25a, 21:26
Leioako Txabi eta Joseba Etxebarrieta kaleko 100 metroko zatian –Mesedetakoen eskola aurrean– egiten ari diren hobekuntza lanak direla eta, Txorierri auzora, Independentzia kaletik igo beharko dute ibilgailuek, "suhiltzaileen alboko ur-biltegi paretik ateraz ala sartuz", udal iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Gauzak horrela, biharko 8:00etatik ostiraleko 18:00ak arte egongo da moztuta aipatu errepidea. Bestalde, Leioako Osasun Etxea goikaldetik zeharkatzen duen Area 4 kalea, Iparragirre etorbidearekin duen elkargunera arte zabalik jarraituko du, 2-D atariraino alegia. Abantzadako zerbitzu-bidera jaisterik badago bertatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun