Bihar, asteazkena, izango da “Cocidito Madrileño” antzezlanaren azken saioa Leioako campuseko areto nagusian. Euskal Herriko Unibertsitateko Prentsa Bulegoak jakinarazi duenez, azken errepresentazio hori eguerdiko 12:00etan izango da eta edonork ikusi ahal izango du doan. “Cocidito madrileño” Javier Vizcainok Radio Euskadin daukan irratsaioaren antzerkirako bertsioa da, eta bertan Gorka Aginagalde, Galder Perez, Ramon Castro, Gurutze Beitia eta Josean de Miguel aktoreek 70 bat pertsonaia taularatzen dituzte antzezlanean zehar. Eloi Beatok eta Galder Perezek idatzitako gidoian irratietan euskal gizarteari buruz esandako tarteak ematen dira; zenbait pertsonaiek entzundakoa errepikatu eta antzeztu ere egiten dute, dena ironiaz eta umorez josita.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!