Euskara "hizkuntz koofizialaren" gaineko hitzaldia antolatu du biharko Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 26a, 15:10

Getxoko PPk antolatuta, “Reflexiones sobre el euskera como lengua cooficial" izenburuko hitzaldia eskainiko du ostegun honetan, Areetako kultur etxean (Mesedeetako Ama kalea, 13-2. solairua), Ana Perez Saitua COAS Irakaskuntza Taldeko pedagogia koordinatzaileak. Ekitaldia 19:30ean izango da eta Marisa Arrue tokiko popularren batzordeko presidenteak berak aurkeztuko du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun