Gazte bat atxilotu dute Areetan ziklomotorra lapurtu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 26a, 15:33
Ertzaintzak 20 urteko I.D.F. gizonezkoa atxilotu du gaur Areetan, ziklomotorra lapurtu duelakoan. Goizaldeko 5:00 baino lehenago, aipatu ibilgailua Kale Barritik abiadura handian ez ezik, kontrako norabidean ere zihoala ikusi du polizia autonomikoko patruila batek, pare bat semaforo gorriz igaroz, eta haren atzetik joan dira ertzainak. Alboko kale batean geldiarazi eta berehala, ziklomotorrak zubia eginda zuela konturatu dira eta gaztea atzeman dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun