Urriaren lehenengo asteburuan Getxoko Udaletxean dagoen
LAB sindikatuaren bulegoak jasan zuen erasoaren harira,
Getxo Bizia ezker abertzaleko plataformak Pertsonal Arloko zinegotzi arduraduna eta Getxoko alkatea interpelatuko ditu datorren ostiraleko udalbatzaz baliotuz. Herri ekimenak udal agintariek gertatutakoaren aurrean agertu duten “pasibitatea” eta isiltasuna deitoratu ditu, prentsa oharra baten bitartez. Getxo Biziak iragarri du Getxoko alkateak ez duela interpelazioa udal batzarreko gai-zerrendan sartzeko asmorik eta, horri aurreratuz, udal batzarretik zein kanpotik galdera berberak egingo dituela argitu du plataformak. Iñaki Zarraoari (argazkian) eta Manu Etxebarriari zuzendutako itaunak honako hauek dira: noiz jarriko diren harremanetan LABeko ordezkariekin, zer ikerketa egiten ari den edo abiatuko duen Udalak eta zer neurri hartuko diren horrelakorik berriro gerta ez dadin.