Auzitegi Nazionalak azaroaren 21ean hasi nahi du 18/98 sumarioaren epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 26a, 21:08

Euskadi irratiak jakinarazi duenez, baliteke 18/98 sumarioaren bista datorren hilabeteko 21ean hastea. Euskarazko irrati publikoaren arabera, egunotan Espainiako Auzitegi Nazionaleko magistratuek sumarioaren azken dilijentziak egiten dihardute eta data hori proposatuta izango lukete dagoeneko. 18/98 makrosumarioaren atal nagusi horretan 59 lagun daude auziperatuta EITBren aburuz, "Egin" egunkarian eta irratian, "Egin"eko ikerkuntza taldean, Orain S.A. enpresan, Ekin erakundean edo Joxemi Zumalabe Fundazioan parte hartu izanagatik. Pertsona guzti horiei zitazioa helarazi beharko liekete EITBren bertsioaren arabera. Berriz, Euskal Herria Watch taldeak argi zehaztu zuen bere garaian 18/98 sumarioaren atal nagusiak "Egin" egunkaria eta irratia zein inguruko enpresak hartzen dituela eta Ekin, "Egin"eko ikerkuntza taldea zein Zumalabe kasuak aparteko atalak direla, bakoitza bere aldetik epaitu beharrekoa.

Uribe Kostako auziperatuak

Uribe Kostan hamar dira 18/98, 18/01 eta ondoko sumarioetan auziperatuta dauden lagunak: Algortako Maite Amezaga (18/98), Paul Asensio (Ekin), Mitxel Sarasketa (33/01-Amnistiaren Aldeko Batzordeak) eta Jose Luis Franco (Batasuna / Herriko Tabernak); Astrabuduako Aiboa Casares (18/01-Jarrai-Haika-Segi); Berangoko Jagoba Terrones (33/01-Amnistiaren Aldeko Batzordeak); Erandioko Xabier Oleaga (Euskaldunon Egunkaria); Leioako EHUko campuseko Kazetaritza Fakultateko irakasle kaleratua den Jexuxmari Zalakain (Egin); Urdulizko Izaskun Barbarias (Batasuna / Herriko Tabernak); eta Getxoko Udalean lan egiten duen Sabin Del Bado (Batasuna).

Gaiaren inguruko berriak:

Azaroaren 21ean hasiko da 18/98 sumarioaren inguruko epaiketa (eitb24.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun