Bizkailur elkarte publikoaren bitartez, Uriza auzoan 72 etxebizitza berri eraikitzea aurrikusten du Lemoizko Udalak, tasatutako salneurrian salduko direnak. Horietako bat eskuratu nahi dutenek 1.950 euro ordaindu beharko dute metro koadroko. Guztira, sei etxebizitza-bloke egingo dira, behekoaz gain, beste hiru solairutakoa bakoitza; 20.440 metro koadroko azaleran. Udal iturriek adierazi dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiko behin betiko onespena baino ez du behar egitasmoak. "Dagoeneko behin-behinekoz baietsi dugu guk", azaldu du Pedro Jesus Botejara alkateak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!