Ibiladia neurtua bikoteka egiten da, bi ibilbide prestatu ditugu horretarako, txikitxoena bata eta nagusiena bestea. Lehenengoak 8 kilometro ditu eta bigarrenak 16 inguru. Ibilbidea Berango ingurutik egiten dugu, gure elkartearen izenak dioenez ibilbideak gure herriko mugetatik dihoa (Berango, Getxo, Leioa, Erandi eta Sopela), gure eskualdeko herri hauen paisai zoragarriez gozatzeko. Ibilbidean zehar hiru kontrol izango dira, bertan bikoteen denborak hartuko dira, guztiek ibilaldi guztia betetzen dutela zihurtatzeko. Bigarren kontrolean nagusiek (Sustatxan) eta txikiek (Arenen) atseden hartzeko denbora izango dute, baita hamaiketakoa egiteko ere: Denbora hau deskontatu egiten dogu, asike lasai hartu daiteke atseden.
Nondik eta zer ordutan?
Sei-herri tabernatik emango diogu hasiera eta amaiera ibilaldiari, Sabino Arana kalean dago.
Eguneko egitaraua:
- Izena ematea: Nagusiak, goizeko 8:15ean, eta txikiak 9etan.
- Irteera: Nagusiak, 9etan eta txikiak 9:30ean.
- Eguerdian: Txikitxoentzako jolasak eta nagusientzat poteoa herriko tabernetatik zehar.
- Bazkaria: Partehartzaile guztientzat dohainik izaten da herriko frontoian. Txikiek ordu bietan bazkalduko dute eta nagusiak hirurak aldera. Parte hartu ezin dutenek ere bazkarira hurbil daitezke, prezio herrikoi batetan. Hauxe izango da gure menua: entsalada, indabak sakramentu guztiekaz, postrea, kafea eta patxarana.
- Sari banaketa: Frontoian egingo dugu arratsaldeko 6:30ak aldera.
Giro ezin hobea sortzen da egun honetan Berangon, denok gonbidatuta zaudete egun polit bat pasatzera gurekin, animatu eta parte hartu!
Sei-Herri elkartea