Oraindik ere badago "Skate Uribe Kostan" argazki erakusketaz gozatzeko aukera Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 28a, 00:49

Abendura bitartean, Uribe Kostako herrietan barrena ibiliko da UK Uribe Kostako Aldizkariak ekoiztutako "SK8UKN, Skate Uribe Kostan" erakusketa fotografikoa. Algorta, Sopela, Urduliz eta Gorlizen ikusi ahal izan da jada. Orain Plentziako kultur etxean, Goñi Portalen, dago urriaren 30era arte. Hortik aurrera, Leioako Kultur Leioa aretoan (azaroaren 7tik 20ra) eta Erandioko udaletxean egongo dira ikusgai Carlos Terrerosek egindako 18 argazkiak. (Irudian, Borja Saez skaterrari Erandion ateratako argazkia / Egilea: © Carlos Terrero).

Skateboardinga gaitzat hartuz, Carlos Terreros Uribe Kostan (UK aldizkariaren eremuan) ateratako argazkietako protagonistak eskualdeko skater enblematikoak dira, euretako batzuk gainera gaur egun profesionalak dira. Gogoratu behar da Getxo eta inguruko herriak skatearen harrobi handia izan direla.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun