Azkorri, Barrika eta Berangon suteek kalte handiak eragin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 28a, 13:03

Azkorriko hondartzatik gertu dagoen pinudiak kalte handiak pairatu ditu atzo gertatutako sutearen eraginez. Era berean, Berangoko hilerriaren inguruetan eta Barrika eta Sopelaren arteko mugan kalteak izan ziren. Azkorrin, Getxon, arratsaldeko 19:30etik aurrera piztu zen sua, eta haize boladei esker laster zabaldu zen. Gaueko 22:00ak aldera, Izaronews-ek kontatzen duenez, Ertzaintzak sutea kontrolpean zegoela jakinarazi zuen. Baina, geroago suak indar handiagoa hartu zuen. Hori dela eta beren etxebizitzetatik 3 pertsona desalojatu zituzten suhiltzaileek. Bestalde, UKDigitalak jakinarazi duenez, suhiltzaileak eta ertzainak norbaitek suteak nahita piztu zituelakoan daude. Argazkia: Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun