Getxoko Udalak Areetako bi gunetan galtzada hobetzeko zenbait lan egingo ditu datorren otsailera arte, 110.500 euro inbertituz. Hain zuzen ere, Kale Nagusia eta Santa Ana kaleen arteko gurutzebidean eta Zugatzarteko etorbidera ateratzen diren kale batzuetan egingo dira aipatu lanak. Kale Nagusia eta Santa Ana kaleen artean galtzada-harrizko zoladura dago egun baina hortik oinezkoak eta ibilgailuak batera igarotzen direnez kalteak nabarmenak dira. Orain arte, hori konpontzeko asmoz zenbait lan burutu dituzte, baina azkenean egungo galtzada kendu eta antzekoa den baina iraupen luzeago duen lur zoru inprimatua jarriko dute. Bestalde, Zugatzarteko inguruko Pinudi eta Lertegi kaleen arteko galtzadari dagokienez, egoera onean uzteko lur zorua konponduko dute, baita seinale berriak jarri ere. Azkenik, Cristobal Valdes kaletik Cervantes kalerantz dauden beste hiru kale gehiagotan ere lan batzuk egingo dituzte. Irudian, Cristobal Valdes kalearen sarrera /
Getxoweb.