Knut Nystedt zuzendari eta konposatzaileak sortu zuen Osloko Unibertsitateko Musikologia Fakultateko ganbera abesbatza hau. Hasieran kide guztiak ikasleak ziren arren, gaur egun toki anitzetakoak dira. Orain arte bi lan argitaratu dituzte: lehenbizikoak egungo musika eta Norvegiako konposatzaileen folklorea hartzen du; bigarrenak, berriz, Knut Nystedtek berak konposatutako eliz musika koral sakratua.
Algortan bihar eskainiko duten errezitaldian, Claude Debussy, Francis Poulenc, Sverre Bergh, Andrew Smith, Knut Nystedt, Jan-Magne Forde, Henrik Odegaard, Luis de Aramburu, Andres Edenroth, C.V. Stanford edota Klaus Eggeren piezak entzun ahal izango dira.