Bihar arte dago aukera Gorka Larrearen argazki erakusketa Itzubaltzetan ikusteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 28a, 18:43
Gorka Larrea Ondarroa argazkilariaren 37 lan gozatzeko aukera dago oraindik gaur eta bihar Itzubaltzeta / Erromoko Erakusketa aretoan. Izan ere, gaur 18:00etatik 21:00etara eta bihar 11:00etatik 13:00etara zabalik egongo da arteari buruzko Larrearen ikuspuntuaren berri ematen duen erakusketa. 2002 eta 2005 artean ateratako argazkietan, Itzubaltzetan bizi ondoren azken urteotan Areetan finkatu den artista honek beste artisten erretratuak plazaratu ditu. Ballet dantzariak, musikariak, eskultoreak, margolariak edota argazkilariak (Irudian, Larreak bere buruari egindako argazkia / © Gorka Larrea) dira irudien protagonistak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun