Haize-bolada bortitzek jarraitu dezaketela ohartarazi du Herrizaingo Sailak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 29a, 18:30

Euskalmetek iragarri duen eguraldiaren iragarpenaren harira, gaur, larunbata, hegoaldeko haize bortitzak (orduko 100 kilometrotik gorakoak izan daitekeena) itsasertza eta mendialdeak astintzen jarrai dezakeela ohartarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Egoera horrek igandeko arratsaldera arte iraungo du. Horren gaineko informazio gehiago eta aholkuak www.euskadi.net/112 eta www.euskalmet.net webgunean izango dituzte herritarrek. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak oharraren berri eman die Larrialdi Zerbitzuei eta Udalei.

Iragarpen honen aurrean, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak zenbait aholku luzatu ditu, besteak beste, pertsianak, leihoak eta leiho-ateak ixtea eta loreontziak, esekitokiak, oholak eta haizeak eraman ditzakeen antzeko objektu guztiak gordetzea.

Bestalde, ibilgailuak kontuz erabiltzeko eskaera egin du eta, ahal izanez gero, kostaldeko bideetatik, zubietatik eta babesik gabeko tokietatik ez ibiltzeko galdegin du. Horretaz gain, itsasontziak ez erabiltzeko eta amarrak berrikusteko eskatu du. Haize-bolada indartsu horien aurrean gainera, inolaz ere uretako kirolik ez egiteko gomendioa egin du. Oinezkoei begira, zuhaiztietatik, eraikitzen ari diren eraikinetatik eta kostaldeko pasealekuetatik ez ibiltzeko eskaera egin die. Istripuren bat egotekotan Sos Deiak (112) larrialdi zerbitzura deitzea gomendatu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun