Neguko ordutegia dela eta, ordubete atzeratuko da ordua gaur gauean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 29a, 18:45

Larunbatetik igandera bitarteko gauean, ordubete atzeratu beharko dira ordulariak (03:00etan 02:00etara atzeratu behar ditugu), Europako Batasunak ordu-aldaketaren inguruan onartutako araudiak horrela aginduta. Gauzak horrela, udako ordutegia agurtu eta negukoa hartuko dugu hemendik ordu batzuetara. Energiaren kontsumoari ahalik eta etekin onena ateratzeko hartutako erabakia da. Hain justu, ordu-aldaketa arautzea erabaki zuen EBk 1981ean eta estatu kide guztiek bete behar dute agindua. Argazkia: Esmas.com

1974an erabaki zen ordua aldatzea. Hain zuzen ere, urte horretan petrolioaren lehen krisia izan zen eta zenbait herrialdek ordua aurreratzea erabaki zuten eguna gehiago aprobetxatu eta elektrizitate gutxiago kontsumitzeko. 1981ean, Europako Batasunako zuzendaritzak agindu bihurtu zuen, eta lau urtean behin berrikusten dute gai hau.

Energia aurrespena

Komertzio, Turismo eta Industria Ministerioaren Energiaren Dibertsifikaziorako eta Aurrezpenerako Institutuaren aurreikuspenen arabera, ordu aldaketak energia nabarmen aurreztea ahalbidetzen du: etxeko kontsumoari dagokionez, martxoaren amaieratik urrira bitartean %5 aurrezten da energia. Enpresetan ere dezente aurrezten da; %3 (6 milioi euro).

Familia baten batez besteko kontsumoa orduko 3.200 kilowattekoa bada, etxe bakoitzeko 6 euro aurreztu dira, 60 milioi euro guztira. Zerbitzuen sektoreari dagokionez, berriz, garaiotan aire girotuaren erabilpena murrizten denez, kontsumoa %6 aurrezten da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun