Berriak azaldutakoaren arabera, hiru pieza nagusitan banatuta dago 18/98 auzia: Enpresak-Egin, Xaki, eta Ekin-Joxemi Zumalabe. Lehen atalak, Garzonek KASekin lotu zituen hainbat enpresa txiki eta Egin editatzen zuen Orain S.A. biltzen ditu. Horiek guztiak "ETAren finantzaketa saretzat" jo zituen epaileak. Nazioartean lan egiten zuen elkartea zen Xaki; Euskal Herriaren egoeraren berri Europan zehar emateko xedea zuena. "ETAren atzerri ministerio" izendatu zuen Garzonek. Independentzia eta sozialismoaren aldeko erakundea da Ekin. Helburu nagusi horiek alorrez alor lantzen ditu. Ekineko kideei, gainerako antolakundeetan "ETAren ordezkari gisa aritzea" egotzi zien epaileak. Joxemi Zumalabe Fundazioko kideak ere Ekinen atalean sartu zituen, desobedientzia zibilaren alde eginez Espainiako lege esparrua gainditu nahi izatea egotzita.
Uribe Kostako auziperatuak
Uribe Kostan hamar dira 18/98, 18/01 eta ondoko sumarioetan auziperatuta dauden lagunak: Algortako Maite Amezaga (18/98), Paul Asensio (Ekin), Mitxel Sarasketa (33/01-Amnistiaren Aldeko Batzordeak) eta Jose Luis Franco (Batasuna / Herriko Tabernak); Astrabuduako Aiboa Casares (18/01-Jarrai-Haika-Segi); Berangoko Jagoba Terrones (33/01-Amnistiaren Aldeko Batzordeak); Erandioko Xabier Oleaga (Euskaldunon Egunkaria); Leioako EHUko campuseko Kazetaritza Fakultateko irakasle kaleratua den Jexuxmari Zalakain (Egin); Urdulizko Izaskun Barbarias (Batasuna / Herriko Tabernak); eta Getxoko Udalean lan egiten duen Sabin Del Bado (Batasuna).
Gaiaren inguruko berriak:
59 auzipetuak azaroaren 21etik aurrera epaituko dituzte Madrilen - Berria.info (2005 Urr 29)