Pinudi eta ote zuri hamalau hektarea kiskali ditu Azkorriko suteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 29a, 20:34

Ostegun arratsaldean Bizkaian izan ziren suteen artean, Azkorrikoa izan zen ikusgarriena; baita kalte handienak eragin zituena ere. Guztira, hondartzatik gertu dauden pinu eta ote zuri hamalau hektarea kiskalita utzi ditu. Gau luzearen ostean, ostiral goizean, suhiltzaileen hiru taldek bueltatu behar izan zuten inguru horretara, haize parrastatsuaren ondorioz, behin baino gehiagotan bizitu zelako sua. 1,5 hektariako pinudiak su hartu zuen Barrika eta Sopela arteko inguruaren ere atzo goizaldean bizitu zen berriro sua, haizearen eraginez. Eta hori gutxi balitz, arratsaldean bertara itzuli behar izan zuten suhiltzaileek. Atzo goizerdian jakinarazi zutenez, sastraka 3,5 hektarea gehiago kiskali dira bertan. Berangoko hilerri ondokoa, azkenik, ostegunean bertan amatatu zuten. Hala ere, tentsio uneak bizi izan ziren sua baserrietarantz zihoala ikustean. Suhiltzaileak eta ertzainak norbaitek suteak nahita piztu zituelakoan daude. Hala ere, ez da inolako atxiloketarik egon. Argazkia: Sopelana.net.

Gaiaren inguruko berriak:

Azkorri, Barrika eta Berangon suteek kalte handiak eragin dituzte (2005 Urr 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun