Altzugurenen omenez gaur eta ostiralean mobilizazioak izango dira eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 2a, 13:41

Askatasunak eta Etxerat elkarteak deituta, mota ezberdineko protestak izango dira egunotan Soriako espetxean astelehenean hil zen Jose Angel Altzuguren "Kotto" (argazkian) euskal presoa omentzeko eta "Estatu krimen berria" salatzeko. Gaur arratsaldean, eskualdeko herri guztietan mobilizatzera deitu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Etengabe.org webguneak jakinarazi duenez, Algortan hitzordua 20:00etan izango da, Telletxen. Era berean, Etxeratek “Kotto maite zaitugu, estatus politikoarekin euskal presoak Eukal Herrira orain!” leloko enkarteladak ostiral honetan egitera deitu du. Bestalde, Branka kultur elkarteak "sakabanaketak eragindako azken hilketa, Jose Angelena hain zuzen, gogor salatu" du eta nahi duenak Beran egingo den omenaldira joateko parada izan dezan, moldaketa txiki bat egin du Branka Eguneko egitarauan: bazkaria 15:00etan mantenduko bada ere, 14:00etan bazkaltzeko aukera izango da.

Gaiaren inguruko berriak:

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren prentsaurrekoa (Etengabe) (2005 Aza 01)

Askatasunaren balorazio politikoa (Etengabe) (2005 Urr 31)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun