Uribe Kostako Mankomunitatearen kontuen berri izango dute hemendik aurrera Berangoko udalbatzan jesarlekua duten alderdi politiko guztiek. Horrela onartu dute aho batez gaur goizean burututako udalbatzan. Eztabaida
Ezker Batuak piztu zuen egun EAJk bakarrik duen ordezkaritza beste alderdiei zabaltzeko asmoz, Mankomunitateko estatutuak aldatzea proposatu zuenean. Baina, EAJren ezetza ziurra zenez EBk atzera egin du planteamendu horretan. Ezker Batua-Berdeen iritziz, Mankomunitateak egingo dituen bileren aktak zabaltzea eta iragartzea "lortu du EBk" eta Mankomunitatean hartuko diren akordio eta erabakiak biltzeaz gain, mankomunitatearen zerbitzuei buruzko informazio zehatza eskainiko da maiztasunez. Horretaz arduratuko da gaur onartu den informazio batzorde berria. Argazkian, Koldo Martinez EBko zinegotzia.