Koska irratia ixteko eskatu du Gasteizko Legebiltzarreko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko azaroaren 3a

Carlos Maria de Urquijo EAEko legebiltzarkide popularrak iragan den irailaren 19an Koska irratiaren inguruko idatzizko hiru galdera egin zizkion Miren Azkarate EAEko Kultur sailburuari Eusko Legebiltzarrean. Urquijok "Bizkaiko dialaren 108.0an kokatuta dagoen Koxka" (sic) irratiari Lakuako Gobernuak lizentziarik eman dion galdetu zuen ekimenaren lehenengo puntuan. Lizentzia ez edukitzekotan, "hortaz emisioak bertan behera utzi beharko dituela", eta kontuan hartuta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gobernu Autonomikoaren Kultura Sailak "oraindik ikertzeko eta zigortzeko ahalmena" ez duela, Estatuko Administrazioari Koska zigortzeko espedientea irekitzea, irratiaren egoera erregulatzea edo emisora ixtea eskatuko liokeen galdetu zion Azkarateri Urquijok. Miren Azkaratek urriaren 21ean emandako idatzizko erantzunean "Koxka" irratia kultur eta elkarte irratia den heinean "lege hutsune" batean kokatuta dagoela argitu du. Argazkian, Koska irratiko kideek burututako prentsaurreko bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun