Ostalaritzako langileak gaur greba egitera deitu dituzte sindikatuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 4a, 10:01

Bizkaiko ostalaritzako hitzarmen kolektiboa hilabete batzuk negoziatzen eman ostean ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek gaur "hitzarmen duinaren alde" greba egitera deitu dituzte Bizkaiko tabernari, sukaldari, zerbitzari eta bestelako langileak. Sindikatuen arabera, enpresaburuek "jarrera itxi eta gogorra" mantendu dute, beren hasierako proposamenetik mugitu gabe. Bere aldetik, grebara deitu duten sindikatuek "plataforma aldatzeko" arazorik ez daukatela adierazi dute, baina enpresarioek "eduki gutxiko hitzarmena" ezartzea eta negoziazioak bukatutzat ematea onartezina dela gaineratu dute. Grebaz gain, ostalaritzako langileek hainbat mobilizazio egingo dute, tartean 12:30ean Bilboko Jesusen Bihotz Sakratutik abiatuko den manifestazioa. Sindikatuen arabera, taberna, jatetxe, ikastetxeen jantoki zein enpresa ugaritan ia erabateko eragina izango du grebak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun