Urquijo eta Azkarateren idazkiak astelehenean baloratuko ditu Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 4a, 11:10

Koska irratiak datorren astelehenean burutuko duen asanbladan aztertuko ditu Carlos Maria Urquijo PPko legebiltzarkideak Gasteizko Parlamentuan aurkeztutako Uribe Kostako irratiari buruzko idatzizko galdera zein horri Miren Azkarate Kultura sailburuak erantzundakoa. UKBERRI.NET-ek atzo argitaratu zuenez, Urquijok beste galderen artean Estatuko Administrazioari "Koxka" ixteko edo beste zigorren bat ezartzeko eskatuko dion galdetzen zion Azkarateri. Bitartean, eta behin-behineko adierazpen gisa, Koska irratiak "beste eraso berritzat" jo du gertatutakoa eta "behar bezala aztertu beharrekoa" delakoan dago.

Gaiaren inguruko berriak:

Koska irratia ixteko eskatu du Gasteizko Legebiltzarreko PPk (2005 Aza 03)

Carlos Maria de Urquijoren galdera (pdf) (2005 Ira 19)

Miren Azkarateren erantzuna (pdf) (2005 Urr 21)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun