Bestalde, Jose Maria Ezpeleta Barrikako alkateak iragarri du Barrikako Udalak akusazio partikular gisa hartuko duela parte Aintzane Garairen erailketari buruzko prozesuan. Udalaren abokatua Iñaki Irizar izango da, familiak izendatu duen Juana Balmasedarekin batera arituko dena.
Era berean, Ezpeletak jakinarazi du Udalaren asmoa dela Lopez eta Garai familiari laguntza psikologikoa eskaintzea, baina horretarako oztopoak aurkitu dituztela, familia ez baita sartzen gaur egungo legerian jasotzen den biktimaren tipologian. Horregatik, Ezpeletak beste erakundeengana jotzeko konpromisoa hartu du, Lopez eta Garaitarrek genero indarkeriaren biktimek dituzten eskubideak izan ditzaten. Horretaz aparte "eman ditzakegun zerbitzu guztiak" eskaintzeko prest dagoela gogoratu du Barrikako alkateak.
Ezpeletaren ondoren, Yolanda Lopez Aintzane Garai zenaren amak aurretik prestatuta zeukan deklarazioa irakurri du, beheko lerroetan hitzez-hitz eskaintzen duguna.
Yolanda Lopezen deklarazioa:
Zuen aurrean agertzen naiz gaur ama naizen aldetik eskerrak emateko beharrean nagoelako. Mila esker, lehenengo eta behin, Ertzaintzako agente guztiei eman ziguten tratu zaloagatik eta nire alabaren kasuan jarri duten eta jartzen jarraitzen duten ahalegina, profesionaltasuna eta arduragatik.
Mila esker Babes Zibilari eta bere koordinatzaile Gaizkari, bere zintzotasuna eta bertan egoteagatik, uneoro. Era berean, Udalari eta Barrikako herri osoari eskerrak eman nahi dizkiot, oraindik gaur gauza guztietan lagundu eta babesten baikaituzte. Txomin Renteria Bakioko alkateari ere bai, baita bere herri osoari, lehenengo unetik izan duten kolaborazio ordainezinagatik. Eskerrik asko ere zuei, prentsakoak, agertu duzuen erabateko errespetuagatik.
Baina, guztien aurretik eskerrak eman nahi dizkiet gurekin egunero hamaika maitasun keinu dituzten pertsona horiei, ezagunak zein ezezagunak izanda. Dituzten apurrak eskaintzen dizkiguten pertsona xumeei, ez dugun indarra pizten digutenei.
Pertsona horiei guztiei esan nahi diet, Aintzanek horrela nahi izango zukeelako, eskerrik asko. Familiari eman dioten laguntzagatik, bere maitasunagatik, gu ulertzeagatik, beste behin ere gizartea sentibera eta solidarioa dela erakutsi dutelako eta alaba bat galtzea izaten den zama era honetan pairatzeko errazagoa bihurtzen delako, hainbeste jendearen berotasuna eta maitasuna hain gertu sentitzen denean.
Mila esker guztioi.
Gaiaren inguruko berriak:
Aintzane Garairen ustezko hiltzailea espetxeratu dute (2005 urr 20)
Barrikako Andra Mari eliza txiki geratu da Aintzane Garairi azken agurra emateko (2005 urr 19)
Aintzane Garairen mutil-lagun ohiak neska hil zuela aitortu du (2005 urr 19)
Berrogei bat lagunek salatu dute Algortan Aintzane Garairen erailketa (2005 urr 19)
Ehunka pertsona izan dira Barrikako kontzentrazioan Aintzane Garairen familiarekin elkartasunean (2005 Urr 18)
Aintzane Garairen hilketa salatzeko kontzentrazioa deitu du biharko Bilgune Feministak (2005 Urr 18)
Eusko Jaurlaritzak bere dolumina agertu dio Aintzane Garairen familiari (2005 Urr 18)
Aintzane Garairen erailketa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute arratsalderako Barrikan (2005 Urr 18)
Eusko Legebiltzarreko kideek Aintzane Garairen hilketa salatu dute (2005 Urr 18)
Atxilotuta jarraitzen du Aintzane Garairen mutil-lagun ohiak (2005 Urr 18)
Barrikako Udalak erabateko gaitzespena agertu du Aintzane Garairen erailketaren aurrean (2005 Urr 17)
Aintzane Garairen mutil-lagun ohia atxilotu dute (2005 Urr 17)
Aurkitutako gorpua Aintzane Garairena dela egiaztatu dute (2005 Urr 17)
Ostiralean desagertutako Aintzane Garai barrikoztarra hilik agertu omen da (2005 Urr 17)