Jose Angel Altzuguren "Kotto" euskal presoaren heriotza eta "Gobernu arrotzek aurrera daramaten dispertsio politika salatzeko" Itzubaltzeta / Erromoko Segik gaur iluntzeko 20:00etan manifestazioa burutzera deitu du. Era berean, ezker abertzaleak deituta eta Itzubaltzeta gaztetxearen sostenguarekin, beste manifestazio bat egingo da bihar Branka Egunaren egitaraua moldatuz. Era horretan, Berara joateko aukerarik ez duenak, herrian bertan izango du bere atsekabea eta salaketa agertzea, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Bestalde, eta Itzubaltzeta / Erromoko Segik jakinarazi duenez, goizeko 11:00etatik eguerdira bitarte lan-hustea egin dute Romo-Artatza ikastetxeko ikasleek. Gainera, 30 ikaslek ikastetxe aurrean egindako enkarteladan hartu dute parte, geroago Algortan egin den eskualdeko manifestaziora joan direla. Argazkian, biharko Branka Egunera deitzen duten kartel batzuk.