Altzugurenen heriotza salatzeko Algortan, Getxon, Itzubaltzetan eta Leioan 100 bat ikasle mobilizatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko azaroaren 4a

Jose Angel Altzuguren euskal preso politikoaren heriotza salatzeko gaur goizean ehunka ikaslek parte hartu dute Romo-Artatza (Itzubaltzeta / Erromo eta Pinueta), Aixerrota (Getxo) eta Barandiaran (Leioa) ikastetxeetan egindako lan-husteetan. Bitartean eta geroago izandako mobilizazioetan, berriz, ehun bat pertsonek hartu dute parte. 12:30ean Algortako Telletxe kalean deitutako eskualdeko manifestazioan 50 gazte izan dira. Aurretik, ikastetxeetan paroak egin dira, eta lan hustea igaro bitartean kontzentrazioak egin dituzte Itzubaltzeta / Erromon (30 bat pertsona) eta Leioan (20 bat).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun