Dagoeneko azaro libertarioa Uribe Kostara heldu da

Bizkaiko Asanblada Libertarioak antolatuta, pasa den urriaren 28an hasi ziren II Azaro Libertarioa jardunaldiak Barakaldoko Dorretxea gaztetxean. Gaur, Leioako Udondo gaztetxean, Euskal Herria eta errepresioari buruzko bideo emanaldi bikoitza eskaini du Ez Jaun Ez Jabe taldeak, Iturribideko Gazteria Libertarioen eta Itzubaltzeta gaztetxeko kideek azaldu eta eztabaida sustatu dutela. Bihar, berriz, Tesalonikari buruzko bideoa ikusteko aukera izango da goizeko 12:00etatik aurrera Udondon bertan. Bi ordu beranduago herri bazkaria izango da, eta 17:00etan Italian ematen den polizia-errepresioari buruzko hitzaldia hasiko da. Iluntzeko 20:00etan Compañeros de Suicidio, Gatazka, Kaskarriak eta Infrakuerpos taldeek kontzertua eskainiko dute. Txartela gaztetxeko sarreran bertan eros daiteke, hiru euroren truke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun