Itzubaltzetako Segik hainbat gertaera salatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 7a, 18:43

"Batzuek bake prozesuan sarturik gaudela dioten" bitartean gertaerek bestelako errealitatea margotzen dutela salatu du Itzubaltzeta / Erromoko Segi gazte erakundeak. Gazte taldeak deitoratu dituen gertakariak dira "Kotto" preso politikoa "eraila" izatea; "Erailketa" hori salatzeko burututako Donostiako mobilizazioetan, hiru gazte atxilotu zituztela eta haietako bi (Igor Alvarez eta Aitor Larreta) kartzelara igaro zirela, hirugarrena (Maddi Fernandez), berriz, kalean dela 3.000 euroko fidantza ordainduta; Oier Oa gazte donostiarraren kontra Espainiak ezarritako euro-agindua Pabeko Apelazio Auzitegiak onartu izana, Segiko kidea dela arbuiatuz; eta, azkenik, Arnaldo Otegi (irudian) ezker abertzaleko kidearen kontrako urtebeteko espetxe zigorra "Errege espainiarra iraintzeagatik". Horren aurrean, Segik "bakea" eta "terrorismoa" norenak diren galdetzen du. Bestalde, Segik jakinarazi duenez, Altzugurenen heriotza dela eta iragan diren ostiral eta larunbatean, hurrenez hurren, 40 eta 100 bat pertsona batu ziren Itzubaltzeta / Erromon, "gobernu arrotzek aurrera daramaten dispertsio politika salatzeko asmoz". Larunbateko manifestazioa Branka Eguneko ekitaldien artean antolatu zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun