Getxoko Udalak 948.000 euro erabiliko ditu Algorta, Itzubaltzeta / Erromo eta Areetako espaloiak eta errepideak berritzeko. Iñaki Zarraoa alkatearen (argazkian) arabera, “lan hauek udalerriko irisgarritasuna eta gune batzuen baldintzak hobetuko dituzte”. Esleitutako lehenengo lanak espaloiak zabalduko ditu Algortako Salbatzailea eta Ereagako kaia kaleetan, hala nola, Itzubaltzeta / Erromoko Negubide, Aurrezki Kutxa eta Ezekiel Agirren. Lan hauetan 212.000 euro inbertituko dira eta 2006ko apirilerako amaituta egotea espero da. Bestetik, espaloiak zabalduko dira Algortako Aiboa, Bidezabal, Arene, Villamonte, Elizondo eta Basarrate kaleetan. Lan hauek 515.000 euroko aurrekontua dute eta zazpi hilabetetan egingo dira. Beraz, udarako amaituta egon beharko lirateke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!