Ekitaldia Lidonen heriotzaren laugarren urteurrenean burutu da. Izan ere, 2001eko azaroaren 7an ETAko bi kidek Bizkaiko Auzitegiko Bigarren Aretoko magistratua tirokatu zuten Algortan. Kasu hori dela-eta auziperatua izan da Orkatz Gallastegi berangoztarra, epailearen heriotza eragiteko asmoz Urtzi Murueta leioztarrari informazioa ematea leporatzen diotela.
Joseba Azkarraga sailburuaren aburuz “askatasuna indarkeriari gailenduko ez zaion irudikapena da Lidon; are, ETAk kale egin zuen Justizian izua sortzeko saiakeran eta horren isla da Lidon bera".