Ibaizabal Hego Euskal Herriko ibairik kutsatuena dela salatu du Greenpeacek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 8a, 02:20

Greenpeace nazioarteko erakunde ekologistak berriki kaleratu duen Estatu espainiarreko ibai guztien ikerketa baten arabera, Deba, Ebro eta Ibaizabal dira Hego Euskal Herrian gizakiak gehien kutsatutako ibaiak. Ibaizabal da haien artean kalte handienak jaso dituena. Greenpeaceren aburuz, horretan eragin handia izan dute Zornotzako Boroa auzoko zentral termikoak isuritako 50.000 litro nitrito sodiko eta Elorrioko enpresa batek Ibaizabalen uretara botatako 400 litro garbikari. Argazkian, Boroako zentrala / Indymedia Euskal Herria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun