Zubero, Aierdi eta Urrutia irakasleak soziologiaz arituko dira gaur Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 8a, 11:26

Imanol Zubero, Xabier Aierdi eta Víctor Urrutia EHUko Soziologia I saileko irakasleek gaztelerazko "¿Que ve la sociologia?" ("Zer ikusten du soziologiak?") mahai-ingurua eskainiko dute gaur goizeko 12:00etan EHUk Bilboko Zazpikaletan duen egoitzan. Helburua "EHUk azken urteotan gizarte arazoei buruz egin dituen ikerketak aurkeztea" da, hain zuzen ere, nola ikertzen diren arazo horiek eta zeintzuk diren emaitzak. Gizarte bazterketa, desberdintasunak eta bolondresak; aldaketak lan munduan; biztanleria eta migrazioak; aisialdi gizartea eta komunikazioa eta zientzia aurrerakuntzen eragina dira ikerketek jorratzen dituzten gaiak eta mahai-inguruan azalduko direnak. Ekimena IV. Zientzia eta Teknologiaren Astearen barruan kokatzen da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun