Ingurumeneko diputatuak kutsatutako ibaien berri ematea eskatu du Bizkaiko Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 8a, 18:22

Jose Ferrera (argazkian) Ezker Batua-Berdeak taldearen bozeramaileak eskatu du Jose Madariaga Ingurumeneko foru diputatuak Bizkaiko ibaiak "kutsatu dituzten enpresen" kontrako ekimenik abiatuko duenetz azal dezan. Ferrera Greenpeacek egindako txosten batean oinarritu da bere eskaria egiteko, eta talde ekologistak argitaratutako dokumentuaren arabera, Ibaizabal, Oka, Barbadun, Lea eta Artibai ibaiek kutsadura kontzentrazio handiak dituzte, bai indutriek isuritako toxikoen eraginez, baita bertan botatzen diren ur zikinak ez direlako araztu.

Ferrerak bere kezka agertu du txostenak agerian uzten dituen "kalte ekologiko eta sozialen" aurrean eta Madariagari Bizkaiko Batzar Nagusietan azalpenak ematea eskatu dizkio, Greenpeaceren txostena ezagutzen duen eta bertako datuak Foru Aldundiak dituenekin bat datozen jakiteko. Era berean, Ezker Batua-Berdeak jakin nahi du Foru Aldundiak enpresa kutsatzaileen kontrako zein uretara botatzen diren hiri hondakinak murrizteko plangintzarik abiatuko duen.

Gaiaren inguruko berriak:

Ibaizabal Hego Euskal Herriko ibairik kutsatuena dela salatu du Greenpeacek
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun