Ijito Eguna izango da aurrerantzean azaroaren 16a

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 8a, 18:56

Hemendik aurrera azaroaren 16a Euskal Autonomia Erkidegoan Ijito Eguna izatea deliberatu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak. Hartutako erabaki honen bidez, Hiruko Gobernuak EAEko Ijito Herriaren Batzordeak aurretik eskatutakoa kontuan hartu eta bete egin du, ijitoen ospakizun-eguna ezarriz. Eusko Jaurlaritzak kaleratutako informazioaren arabera, "gure artean integraturik eta bizikidetzan duela mende asko bizi den herri honen ospakizun eguna" ospatzeaz harro dago Lakuako Gobernua. Aipatu eguna, beraz, "esanguratsua" da, alde batetik, "tolerantzia eguna ospatzen dugulako", eta beste aldetik, egun horretan Ijito Herriaren Sustapenerako eta Integraziorako Plana onartu zelako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun