Getxoko XX. Udazkeneko Kontzertuak hartuko ditu bihar, asteazkena, ganbera-musikak, Concerto a4 taldeak joko dituen Vivaldi, Telemann eta Bachen piezak direla medio. Zortzi musikariek iluntzeko 20:00etan hasiko dute emanaldia, Getxo Antzokian. Taldearen oinarrizko errepertorioan sonatak, sinfoniak eta 'lauko' kontzertuak izenaz ezagutzen direnak sartzen dira. Azken horiek 'hiruko' sonataren eta laukoterako musikaren artean garatu ziren XVIII. mendeko lehen erdian. Concerto a4 talde malgua da, horregatik, musika-proiektuaren arabera, taldekideek egoki ikusten dituzten kolaboratzaileak gonbidatzen dituzte. Ibilbide laburra izan arren, taldeak ziklo ospetsuetan hartu du parte, hala nola Madrilgo Udako Klasikoetan edo Juan March Fundazioan egiten den Luigi Boccherini: Ganbera-musika zikloan, hori ere Madrilen.
Marcelino García (biolina), Rocío Almansa (biolina eta biola), Pablo Gastaminza (biolina eta biola d'amore), Carlos Albuisech (biola), Gartxot Ortiz (biolontxeloa), Juan Jaime Ruiz (kontrabaxua), Jesús Sánchez (artxilauda eta gitarra barrokoa) eta Daniel Oiarzabal (klabea) dira taldekideak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.