Ertzainek eta zaindariek Leioako campuseko hainbat ikasle jipoitu dituztela salatu du IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 8a, 21:28

Ikasle Abertzaleak erakundeak Juan Ignacio Perez Iglesias (argazkian) Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea egin du atzo Leioako campusean gertatutako istiluen erantzule. Izan ere, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria eta errektorea bera Zientzia eta Teknologia astea inauguratzen ari zirela, ikasleek Bologna prozesuaren kontrako protestaldia egin zuten, "Dekanotzan sartu eta haiek prestatutako luntx elitsitan modu baketsuan agertuz". Baina, hori gertatzen zen bitartean, Zientzia eta Teknologia fakultateko beste korridoreetatik ertzainak eta zaindariak ikasle talde bati "modu bortitzean" oldartu zitzaizkion eta "kolpeak eta ukabilkadak" emateaz gain, argazki makinak eta bideo kamerak "lapurtu" zizkioten. Ikasle Kontseiluak ere salatu du atzoko "adierazpen askatasunaren eta ikasle kolektiboaren aurkako" gertakaria.

Gaiaren inguruko berriak:

Bologna: ordain ezinezko unibertsitatea (Matraka)

Leioako zenbait ikasle kolpatu dituzte «Bologna prozesua» salatzeagatik (Gara)

Ikasleen aurkako erasoa Leioan. Bolognari EZ! (2005 Aza 07) (Ikasleabertzaleak.org)

Bologna prozesuaren aurkako ahotsak, Zientzia eta Teknologia astearen inaugurazio ekitaldian (2005 Aza 07) (Matraka)

Bologna prozesua salatu eta ikasleen eskubideak aldarrikatu dituzte (2005 Aza 02) (Matraka)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun