Patxi Markes presoa bisitatzera joandako hiru lagunek auto istripua izan dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 9a, 12:07

Patxi Markes Berangoko presoa ikustera abiatu ziren hiru lagun auto istripu batean nahastu ziren iragan den larunbatean, azaroak 5, goizean. Hirurak ala hirurak ondo daude, nahiz eta automobilak kalteak jasan dituen. Etengabe.org Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez, Markesen lagunek Asturiasen izan zuten auto istripua. Bertan, "kamioi bat aurreratzerakoan beste kotxe bat aurrean jarri zitzaien eta atzetik jo zioten". Autoak kolpea hartu zuen aurreko aldean, baina Berangotik Galiziako Curtis kartzelarako 550 kilometroko ibilbidea amaitzea izan zuen eta Markesen lagunek bisita arazo barik egin zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun