Teddy Operazio arrakastatsuak Internetetik musika jaistea deliturik ez dela frogatu du

Azken hileotan Tele5 eta Antena3 bezalako hedabideek behin eta berriro kontrakoa esan arren, Metabolik biohacklabeko kideek eta hainbat hacktibistak publikoki frogatu zuten atzo goizean SGAEk BIlbon duen egoitzaren aurrean Internetik musika jaistea legala dela. Ekitaldia "Teddy Operazioa" batailatu zuten, Teddy Bautista Espainiako egile eta editoreen elkarteko presidentearen omenez. Bautistarena ere izan zen jaisteko aukeratu zuten copyright-dun abestia: "Get on your kness". Polizia eta SGAE aurretik abisatu zituzten ekintzaileek burofaxen bidez, ekitaldia delitua zelakoan bazeuden nahi zituzten neurriak hartu ahal izateko. Ekitaldian jende asko bildu zen "Partekatzea ona da. Ez utzi adarrik jotzen, ez da delitua" zioen pankartaren atzean eta etengabea izan zen musikaren jaitsiera, baina SGAEko kideak eta Polizia abisatuta bazeuden ere ez ziren agertu. Argazkian, erabiltako ordenagailuetako bat / Teresa Martina Torrent, Copyleft lizentziapean.

Ekimena CompartirEsBueno.Net kanpainatik sortu zen, partaide hauek bultzatuta: hacker laborategi ugari, nosoypirata.com webgunea eta baita beste copyleft-en zein kultura irekia izatearen eskubidearen aldeko hainbat internauta eta aktibista. Aipatu kolektiboentzat elkartrukaketa, teknologia berriek ahalbidetzen dituzten eboluzio kultural berrien oinarria da eta munduan jende askok praktikatzen du. Kultura elkarren artean zabaltzea erraza, zilegizkoa eta legezkoa dela erakusteko egin zen atzo Teddy Operazioa.

Gaiaren inguruko berriak:

http://compartiresbueno.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun