Kaiera ekimena bihar izango da Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 9a, 13:25

Uribe Kostako ikasle eta biztanleen 18/98 makrosumarioari buruzko iritziak, idazkiak, bertsoak edota marrazkiak biltzeko, "bidezkoa den kausa baten mezua" zabaltzeko zein "askatasun demokratikoak urratzen dituen estrategia politikoaren salaketa" egiteko, bihar izango da, Leioako campusean eta Algortan, Kaiera ekimena. Goizeko 10:00etan helduko da Kaiera EHUra eta fakultatez fakultate igaro ostean Funtsa taldeko ikuskizunaz gozatu ahal izango da. Ondoren, "Eskubide zibilak gatazkak konpontzeko prozesuetan" mahai-ingurua izango da, tartean Nazio Batuen Erakundea eta Amnesty Internationaleko ordezkariak izango direla. Arratsaldean, berriz, 19:30ak aldera helduko da Kaiera Algortako Telletxe plazara. Bertan, besteak beste, aukera izango da Kaierak larunbatean ospatuko duen nazio eguneko bazkari zein kontzerturako txartelak erosteko.

Leioako campuseko ekitaldiaren egitaraua:

- 10:00etan, Kaieraren harrera eta fakultate desberdinetatik ilara osaketa.
- 10:30ean, campuseko areto nagusian, Funtsak taldearen ikuskizuna.
- 11:30ean, campuseko areto nagusian,
"Eskubide zibilak gatazkak konpontzeko prozesuetan. Nazioarteko esperientzietan eta Euskal Herriaren kasuan" mahai-ingurua. Partaideak:

- Iñaki Goirizelaia, EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordea.
- Carlos Villan Duran, Nazio Batuen Erakundean giza eskubideetan aditua Genevan eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen aldeko Elkarte espainiarraren presidentea.
- Jon Mirena Landa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetarako zuzendaria.
- Nazario Oleaga, Bizkaiko Abokatuen Elkarteko dekanoa.
- Juan Carlos Soto, abokatua, Amnesty Internationaleko partaidea.
- Gemma Calvet Barot, abokatua, Asociació Catalana per la Defensa dels Drets Humans-eko kidea (Federació europea AED).
- Moderatzailea: Mariano Ferrer, 18/98+ ekimeneko kidea.

Gaiaren inguruko berriak:

KAIERA Algortan (2005 Aza 08) (Etengabe.org)

Kaieraren egitaraua (18-98plus.org)

Internet bidez ere egin ahal zaizkio ekarpenak Kaiera ekimenari (2005 Urr 25)

18/98+ taldeak batzar irekia burutuko du Algortan astelehenean (2005 Urr 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun