Algortan, Gorlizen eta Plentzian lanak egiteko dirua jarriko du Espainiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 9a, 19:48

Getxo Antzokia botatzeko eta kultur zentro berria eraikitzeko eta Gorliz zein Plentziako hondartzak egokitzeko eta onera ekartzeko finantziazioan parte hartuko du Espainiako Estatuak. Izan ere, Espainiako Kongresuan eztabaidatzen ari diren 2006ko Aurrekontu Orokorrei EAJk ezarritako hainbat zuzenketa onartu ditu PSOEk, Izaronews.com-ek jakinarazi duenez. Guztira, dozena bat zuzenketa jaso dute alderdi konstituzionalistaren oniritzia, haietatik hiru osoki onartu dituztela. Besteetan, eta hor sartzen dira Uribe Kostan egin beharreko lanak, eskatutakoak baino diru kopuru txikiagoak onartu badituzte ere, lanen hasiera datak hitzartu ditu PSOEk. Pedro Azpiazuk, Espainiako Kongresuko Ekonomia Batzordean EAJko diputatuen eleduna, bere poza agertu du. PSOEk Senatuan beharko ditu jelkideen botoak aurrekontuak onar daitezen. Argazkia: Pablo Garces Gonzalez / Sangrefria.com.

Gaiaren inguruko berriak:

Satisfacción en el PNV por la aprobación de sus enmiendas a los Presupuestos Generales del Estado (Izaronews.com)

Getxo Antzokia bota eta kultur areto berria bertan egitea aztertzen ari da Udala (2005 Urr 26)

Algortako Portu Zaharrean kultur areto berria nahi du Getxoko PPk (2005 Urr 26)

Bi kilometro eta erdiko oinezkoentzako pasealekua egingo dute Gorliz eta Plentziako hondartzen artean (2005 Api 26)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun