Sopelako II Txopel Sariak banatuko dituzte iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 10a, 14:49

Julio Ibarra ETBko aurkezleak gidatuta, iluntzeko 20:00etan banatuko dira Sopelako Udaletxean herri horretako "izen ona" gehien bultzatu dutenei emango zaizkien II. Txopel Sariak. Bost sari dira guztira eman beharrekoak, ikusentzunezko lan edo webgune, enpresa edo denda, herriko talde, sopeloztar, eta proiektu egingarriei zuzendutakoak, alegia. Hautagaiak guztira 17 dira, haietako hiru bi kategoriatan lehiatzen direla. Hori da TAOren aurkako plataformaren, Sopelbike enpresaren eta Angel Estrada sopeloztarraren kasua. Estradaren haurrentzako webgunea ikusentzunezko lan zein proiektu egingarrien sariak jasotzeko izendatutakoen artean dago. TAOren kontrako plataforma, berriz, bere webgunea ikusentzunezko lanen artean egoteaz gain, kolektibo gisa ere hautagaia da. Sopelbikek aurreko biekin bat egiten du ikusentzunezko lanetan eta enpresa hoberena izateko esperantza ere badauka. Irudian, Barinatxe Txistu Taldea 2004ko irabazleetariko bat / Sopelana.net.

Honako hauek dira kategoria bakoitzean finkatu diren hautagaiak:

Ikusentzunezko lan edo webguneak

- Orbel.
- Angel Estrada.
- Urte bat.
- Sopelbike SL.
- TAOren aurkako plataforma.

Enpresa eta dendak

- Sopelbike SL.
- Indarbide gimnasioa.

Taldeak

- TAOren aurkako plataforma.
- Ugeraga kirol taldea.
- Uribe Bazterra musika banda.
- Munarri Atletismo Taldea.

Sopeloztarra

- Javi Casas, Athleticeko jokalaria.
- Armando, Cadiz futbol taldeko atezaina.
- Dorleta Zorrilla, txirrindularia.
- Alfredo Fernandez, EAEko selekzio amateurreko arduraduna.
- Iñigo Arketa, karateka.
- David Perez, Bodyboard-eko munduko txapelduna.
- Erika Fano, FC Barcelonako atleta.

Proiektu egingarria

- Angel Estrada: haurrentzako webgunea.
- Handicap 1: Open.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun