Azaroaren 11an "Gaztetxea denok gara" eguna antolatu dugu. Eguna, berez, gaztetxean ibiltzen ez diren, edo gutxi ibiltzen diren gazteei zuzenduta dago. Gaztetxea gazteon etxea dela aldarrikatzeko, eta bertan gazte eta herri kultura hasten eta sortzen delako.
Arratsaldeko 19:00etan hasiko gara, urteurrenaren programazioaren aurkezpenarekin, gero gaztetxea ezagutzen ez duen jendeari, txokotik txokora erakutsiko diogu, ondoren bertan egiten diren tailerren azalpena, galderak eta proposamenen hartu-emanak izango dira, eta amaitzeko luntxa goxo goxoa izango dugu.
Badakizue, animatu ta parte hartu.
BIZIRIK BIZITZEKO, GAZTETXEA EGUNERO
HERRI BAT, GAZTETXE BAT
Udondo Gaztetxeko Gazte Asanblada